XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hildako gure senideak,
eta mundu honetatik Zurekin adiskide
joan diren guztiak,
har itzazu, bihotz onez, zure zeruan;
guk ere sinesten dugu
zure aintzaren zorion betea izango dugula
betiko, haiekin batean.

Eukaristi otoitz hau hilen Mezetan erabiltzen denean, aurrekoaren partez beste hau esan daiteke:

Gogoan izan, Jauna, (gaur) mundu honetatik Zuregana eraman duzun I. zure zerbitzaria. Heriotzan zure Semearekin bat egin den hau, piztueran ere Berarekin bat izan dadila, hilak lurretik piztu, eta gure gorputz ezerezok bere gorputz aintzatsuaren antzeko egingo dituenean.

Gogoan izan, Jauna, hildako gure senideak ere, eta mundu honetatik Zurekin adiskide joan diren guztiak: har itzazu, bihotz onez, zure zeruan. Guk ere sinesten dugu zure aintzaren zorion betea izango dugula, betiko, haiekin batean, gure begietatik negar guztiak txukatuko dituzunean; orduan, Zu, gure Jaun hori, zaren bezala ikusiz, zure antzeko izango gara gizaldi eta gizaldietan, beti Zu goresten.

Eskuak biltzen ditu.

Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez:
Beronen eskuz ematen dizkiozu
ondasun guztiak munduari.

Patena ostia sagaratuarekin eta kaliza hartu eta, biak jasorik dauzkala, esaten du: